Aguas del Añarbe - Añarbeko Urak, S.A.

Ura eta energia

Ura eta energia, binomio banan ezina

Ura eta energia oso lotuta daude eta elkarren menpe daude. Uraren hiriko zikloak behar duen kontsumo energetikoa gutxi gorabehera energia eskaera osoaren %10 da. Bestalde, energia-ekoizteko beste sistema batzuk (hidroelektrikoa, termikoa edo nuklearrak) ura erabiltzen dute neurri ezberdinean.

Sistema hidraulikoen ustiapenetik ondorioztatzen den jarduera izanik, Añarbek, 1993. Urtetik, izaera jasangarria duen energia elektrikoa sortzeko jardueran dihardu, GECASA sozietatearen bitartez. Sozietate hori osatzen dute Añarbeko Urak-ek (%70) eta Energiaren Euskal Erakundeak (%30).

Uraren hiriko zikloari loturik dauden instalazio energetiko ezberdinek urtean sortzen duten argindarra nahikoa da 7.500 etxebizitzetako energia beharra asetzeko (4.000 Kwh/urteko) edo, beste era batera esateko, Lasarte-Oriako biztanle guztiek urte batean kontsumitzen duten argindarra.

info agua energia

Top