Urak hirian egiten duen ziklo osoaren zehar kalitate-kontrol zorrotza egiten du Añarbek (ura urtegian jaso eta potabilizadoran tratatu ostean banatzen denetik, erabili ondoren jaso eta araztegian tratatu ostean Monpasetik itsasora isuri arte), zerbitzu publiko hoberena emateko eta urari dagokionez indarrean dagoen legeria zorrozki betetzeko.
Lan hori egiteko bi laborategi ditu: bat Petritegiko EUTEn, kontsumorako uren laborategia, eta Loiolako HUAn, hondakin-uren laborategia, langile kualifikatuarekin eta teknologia eta ekipo tekniko aurreratuenekin.
2004. urtetik laborategia akreditatua dago, UNE-EN ISO/IEC 17025 araudian jasotzen diren irizpideen arabera, Eranskin Teknikoan definitzen diren entsegu-jardunetan aritzeko, 418/LE871 akreditazio zenbakiarekin. Eskakizun horiek betetzeak adierazten du, laborategiak kudeaketa-sistema bat duela, teknikoki trebea dela eta sortzen dituen emaitzak baliozkoak direla.
ENAC Akreditazioa 418/LE871
Akreditazioaren irismen teknikoa