Añarberen eginkizuna da, uraren kalitatea zorrozki kontrolatzea bere jatorrian eta, baita ere, kontsumitzaileari banatzen zaion uraren ezaugarri bakteriologikoak, organoleptikoak eta fisiko-kimikoak kontrolatzea.
Laborategiak ondorengo kontrolak egiten ditu:
Añarbeko Urak-ek bere sistemaren Kontrol eta Zaintza Unitate (KZU) gisa jarduten du, baita udalek transferitu dizkioten sistemena ere. Udal-titulartasuneko hornidura-sistemetan, udalek dute KZU gisa jarduteko erantzukizuna, nahiz eta Añarberen laguntza duten jarduera jakin batzuetarako.
Laborategiak urtean milaka lagin aztertzen ditu, eta emaitzak Udaletara eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailera igortzen ditu, aldi berean bere webgunean argitaratzen ditu.
Egiaztatze-sistema zorrotz hori osatzen da, neurketa automatikoa duten zenbait estazioetan dauden teleaginte eta telekontrol sistematik, etengabe, jasotzen den informazioarekin. Horri esker, une oro, ezagutu daiteke banaketa-sisteman dagoen uraren Ph, uhertasun eta kloro balioak.
Ba al zenekien… laborategiak urtean 10.000 laginetik gora aztertzen dituela, eta emaitzak Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren webgunean argitaratzen direla?
Urak egiten duen ibilbidea, Añarbeko urtegian jasotzen denetik, eta behar den bezala araztu ondoren, itsasora isurtzen den arte, Monpas inguruan urpeko isurbide baten bidez eta 50 metroko sakoneran.