Añarbeko Uren Udal Mankomunitatearen goi-saneamenduko sarera lotzeko baimen-eskaera. Hauek dira Mankomunitatea osatzen duten udalerriak: Donostia, Errenteria, Hernani, Lasarte-Oria, Pasaia, Oiartzun, Lezo, Urnieta, Usurbil eta Astigarraga.
Baimen hau lortu beharko du bere saneamenduko sare pribatu baten erabiltzaileak Mankomunitatearen sare publikoarekin lotu nahi duenean.
Lotura udal sarearekin egin nahi bada, baimena dagokion Udalak eman beharko du.
Jarduera baten titularra (pertsona fisikoa edo juridikoa) izanik, bere saneamendu-sarea goi-saneamenduarekin lotu nahi duen guztiak.
Goi-saneamenduko sarearekin konektatzea beharrezkoa denean, Mankomunitateak horretarako jarraibide teknikoak eman ditzan.
Eskaera-orria: non azalduko den zein den isurketa sortzen duen jarduera. Inprimakian adierazten diren agiriak aurkeztuko dira.
Erabiltzaile guztiek ordainduko diote Mankomunitateari, bere sozietate kudeatzaile den Aguas del Añarbe-Añarbeko Urak, SAren bitartez, saneamendu-sarera lotzeko baimena izapidetzeagatiko tasa. Lotura-baimena izapidetzeagatiko tasa ordenantzan 1 eranskinean dago arautua.
Hona hemen eman behar diren pausoak:
Proiektu eta Obretako arloa