Aguas del Añarbe - Añarbeko Urak, S.A.

Uraren jatorria

Añarbe arroa: kalitate bikaina duen ura

Añarbe ibaia Almendruitz muinoan jaiotzen da eta Urumea ibaiaren efluente gisa amaitzen du, 25 km-ko ibilbidea egiten du, oso ondo mantentzen den bertako basoetatik igarotzen delarik. Bidean ez du hirigunerik igarotzen (Artikutza auzoa da salbuespen bakarra), eta horri esker urtegian biltzen den urak kalitate bikaina du. 

Ibaiaren jatorria kokatzen da Red Natura 2000 proiektuak babesten duen inguru batean; naturaguneak babesten dituen europar sare bat da, espezien eta habitaten biziraupena bermatzeko sortua, eta Europar Batasunean izadia babesteko tresna nagusia da.

Urtegian jasotzen den urak bat egiten du Añarbeko basoarekin, zeina Gipuzkoa eta Bizkaiako harizti garrantzitsuenak eta pagadi zabal batez osaturik dagoen. Basoak uren filtratze eta arazketa naturala egiten du eta lurra higaduratik babesten du.

2004. urtean, baso hori Interes Komunitarioa duen Lekua izendatu zen, Aiako Harri Parke Naturaralen barruan dago, eta Erreserba Gune izateko aukera du. Horri esker, haren kontserbazioa areagotu eta bermatu egingo da.

Gipuzkoako urtegi handiena non euri gehien egiten duen

Añarbeko urtegia Gipuzkoako handiena da, 37.279.625 m3-ko edukiera du eta lurraldeko biztanleriaren ia erdiari ematen dio zerbitzua. Añarbeko Urak-ek 2.200 l/s-ko hornidura-emakida du, nahiz eta egungo eskaria 800 eta 900 l/s artean egon.

64 km2-ko azalera duen Añarbeko isurialdeko urak jasotzen ditu urtegiak; bertan penintsula osoan urteko batez besteko prezipitazio handiena duten bi puntu kokatzen dira (2.500 l/m2 Artikutzan eta 2.067 l/m2 Añarbeko presan).

 
 

Hornidura-emaria eta derrigorrezkoa den emari ekologikoa (gutxienez 325 l/s) presaren oinean kokaturik dagoen zentral hidroelektrikoan turbinatzen dira.

Ba al zenekien… Añarbeko arroan kokaturik dauden estazio meteorologikoetan erregistratzen direla penintsulako urteko batez besteko prezipitazio-datu altuenak eta Artikutzan 2.500 l/m2-tara iristen dela?

 

URAREN ZIKLO OSOA

Urak egiten duen ibilbidea, Añarbeko urtegian jasotzen denetik, eta behar den bezala araztu ondoren, itsasora isurtzen den arte, Monpas inguruan urpeko isurbide baten bidez eta 50 metroko sakoneran.

Gehiago jakiteko

 
Top