Aguas del Añarbe - Añarbeko Urak, S.A.

Pribatutasun politika

AÑARBEKO URAK S.A. - PRIBATASUN POLITIKA

Pribatasun-politika honek mugikorreko aplikazioak biltzen dituen datuak, horien helburua, jasotzen duten tratamendua eta erabiltzaileek informazio horri dagokionez dituzten eskubideak deskribatzen ditu.

Añarbe Info aplikazioa erabiltzean, erabiltzaileak politika honetan deskribatutako baldintzak onartzen ditu. Ezarritako baldintzekin ados egon ezean, aplikazioa ez erabiltzea gomendatzen da.

1. Datuen Tratamenduaren Arduradunaren Identifikazioa

Añarbe Info aplikazioaren bidez bildutako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna hau da:

  • Enpresa: Añarbeko Urak S.A.
  • Helbidea: Errotaburu Pasealekua 1, 6. solairua. 20018 - Donostia / San Sebastian.
  • Kontakturako helbide elektronikoa: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Datuen babesari buruzko edozein kontsulta egiteko edo eskubideak gauzatzeko, erabiltzailea adierazitako helbide elektroniko honetara zuzendu daiteke.

2. Bildutako Datu Sentikorrak

Añarbe Info aplikazioak EZ du erabiltzailearen inolako daturik biltzen; helburu bakarra informazioa kontsultatu ahal izatea eta erabiltzailearen esperientzia hobetzea da.

3. Datuen Tratamenduaren Helburua

Añarbe Info-ren bidez bildutako datu pertsonalak (balegoz) helburu hauetarako erabiliko lirateke:

  • Ez da datu pertsonalik erabiltzen aplikazioaren inolako helbururako.

4. Datuak Hirugarrenei Lagatzea

Erabiltzaileen datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei lagako, ez baitago partekatzeko daturik.

5. Erabiltzailearen Eskubideak

Añarbe Info-ko erabiltzaileek eskubide hauek dituzte: dagozkien datu pertsonalak eskuratzeko eskubidea, okerrak edo zaharkituak dauden datuak zuzentzeko eskatzea, datu pertsonalak ezabatzeko eskatzea legeak aurreikusitako kasuetan, tratamenduari aurka egitea edota tratamendua mugatzea, eta datuen eramangarritasun-eskubidea gauzatzea.

Eskubide horietakoren bat gauzatzeko, erabiltzaileak Añarbeko Urak S.A.-ra zuzendu daitezke (helbide soziala: Errotaburu Pasealekua 1, 6. solairua. 20018 - Donostia / San Sebastian), edo posta elektroniko honetara eskaera formal bat bidaliz: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko..

6. Pribatasun Politikan Egindako Aldaketak

Añarbeko Urak S.A.-k beretzat gordetzen du Pribatasun Politika hau edozein unetan aldatzeko eskubidea, araudi-aldaketetara edo zerbitzua hobetzera egokitzeko helburuarekin.

Aldaketa nabarmenen berri aplikazioaren bidez edo posta elektroniko bidez emango zaie erabiltzaileei. Politika hau aldian-aldian berrikustea gomendatzen da, edozein eguneratzerekin informatuta egoteko.

7. Kontaktua

Pribatasun Politika honekin edo datu pertsonalen tratamenduarekin lotutako edozein zalantza argitzeko, erabiltzaileak bide hauen bidez jar daitezke gurekin harremanetan:

  • Helbide elektronikoa: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
  • Posta-helbidea: Errotaburu Pasealekua 1, 6. solairua. 20018 - Donostia / San Sebastian
Top