Ur araztua itsasora isurtzen da, lurreko isurbidearen eta Monpaseko urpeko isurbidearen bidez, itsasertzetik 1.200 metrora eta 50 metroko sakoneran.
Saneamendu eta arazketak eragina dute Monpaseko itsas-gunearen errekuperazioan. 2001. urteaz geroztik Gipuzkoako Foru Aldundiak azterlan bat egiten du Kantauri itsasoko puntu horretan.
Uraren Esparru-Direktibak bost egoera ekologiko finkatzen ditu, erreferentziazko baldintzei dagokienez ur-masak duen alterazio-graduaren arabera: oso ona, ona, neurrizkoa, eskasa eta txarra. Urtero egiten diren grafikoen bilakaerak egiaztatzen du itsasoaren hobekuntza, gaur egun egoera ekologiko onean dagoena.
Monpas inguruko itsasoaren azterlana sintetizatu daiteke indize biotiko batean (itsasoaren alterazio-gradua adierazten duena), balio txikiena zero da (alteraziorik gabeko itsasoa) eta altuena zazpi (oso kaltetua dagoen itsasoa).
2001 a
2001 b
2002
2003
2004
2005
2006
2007
2008
2009
2010
2011
2012
2013
2014
2015
2016
2017
2018
Urak egiten duen ibilbidea, Añarbeko urtegian jasotzen denetik, eta behar den bezala araztu ondoren, itsasora isurtzen den arte, Monpas inguruan urpeko isurbide baten bidez eta 50 metroko sakoneran.