Ur gordina grabitatez garraiatzen da urtegitik Astigarragan dagoen Petritegiko UETEraino (Ur Edangarriaren Tratamendu Estazioraino), Beheko Kanalaren bitartez (11,9 km-ko luzera). Tratamenduaren xedea da ur gordina ur edangarrian bihurtzea, indarrean dagoen osasun legedi tekniko zorrotzak finkatzen dituen kalitate-parametroak beteaz.
Urtegia lurzoru granitikoan dago kokatua eta hori dela-eta Añarbeko ura mineralizazio baxukoa da, hau da, oso ur biguna da. Kaltzio-kontzentrazioa (gainontzeko katioi eta anioi gehienak bezala) oso baxua da eta pH-a zertxobait azidoa da; hortaz, birmineralizazio-tratamendu bat egin beharra dago ura orekatua izan dadin.
EUTEn, tratamendua hainbat tratamendu-faseren bidez egiten da: ozono bidezko aurreoxidazioa, koagulazioa, dekantazioa, tarteko oxidazioa (noizean behin), iragazketa eta klorazioa (batez besteko kontzentrazio-balioa 0,6 eta 0,7 mg/l artekoa izaten da EUTEren irteeran).
¿Ba al zenekien...OCUk egindako azterlan baten arabera Añarbek Donostian hornitzen duen ura oso ona eta oso merkea dela?
¿Ba al zenekien...familien aurrekontuan uraren faktura soilik %0,9 dela, telefonoa eta argindarra bezalako zerbitzuen kostutik oso urrun?
Urak egiten duen ibilbidea, Añarbeko urtegian jasotzen denetik, eta behar den bezala araztu ondoren, itsasora isurtzen den arte, Monpas inguruan urpeko isurbide baten bidez eta 50 metroko sakoneran.