Añarbek bi zentral hidroelektriko, kogenerazio planta bat eta zortzi eguzki-zentral fotovoltaiko ditu (instalazio batzuen teilatuetan).
Añarbeko presaren inguruan daude kokaturik. Lehenengoa 1999. Urtean eraiki zen presaren oinean, biztanleriaren hornidurarako emaria eta emari ekologikoa turbinatzen ditu, 2.500 l/s-ko kontzesio batekin.
2000. urtean, Añarbek bere gain hartu zuen XIX. mendeko antzinako zentral baten ustiapena, urtegitik ura hartzen zuena (1.500 l/s-ko kontzesio batekin). Xedea zen, haren ustiapena eta errentagarritasuna kontrolatzea eta biztanleriaren horniduraren segurtasunaren menpe jartzea.
Añarbe I eta Añarbe II-ren energia elektrikoaren batez besteko ekoizpena 10.278 MWh-koa da (gutxi gorabehera 3.000 etxebizitzetako kontsumoa), urte batetik bestera aldaketa txiki batzuekin; zeren esan behar da, bi zentralak kokatzen direla penintsulako inguru euritsuenetako batean.
Hondakin-uren arazketa-prozesuan sortzen diren lohientzat araztegian lehortze termikorako instalazio bat aurkitzen da, zeinak bero-energia kantitate oso handia behar duen.
Bero hori sortzeko kogenerazio-zentral bikoitza dago instalatua araztegian. Biogasa erabiltzen duten bi motor eta gas naturala erabiltzen duten hiru motor dituena. Horien ihes-gasei eta hozte-fluidoei esker egiten da bero trukea lohien lehortze-termikoaren instalazioarekin.
Batez besteko energia elektriko ekoizpena 19.786 MWh-koa da (gutxi gorabehera 5.650 etxebizitzetan kontsumitzen dena).
¿Ba al zenekien...edateko uraren hornidurarako instalazioek eta, batez ere, hondakin-uren saneamendu eta arazketarako instalazioek energia elektriko asko kontsumitzen dutela? Soilik Loiolako araztegian kontsumitzen da 4.000 etxebizitzetan kontsumitzen den argindarra.
Añarbek eguzki energia aprobetxatzen du, zazpi ur-biltegien teilatuetan (Oriabenta, Martutene, Matia, Gamongoa, Orkolaga, Sasoeta eta Kanpitxo) eta Uraren Etxearen teilatuan kokaturik dauden zentral fotovoltaikoen bidez. Guztiak 5 kW-ko potentzia dute, salbuespena Oriabenta da, honek 70 kW-ko potentzia du.
Bertan ekoizten den batez besteko energia elektrikoa 122 MWh-koa da (gutxi gorabehera 35 etxebizitzatan kontsumitzen dena).
Izan ditzakezun galdera guztiei erantzuteko modu onena zera da, urtero antolatzen ditugun bisita gidatuetan parte hartzea.