1977an jarri zen zerbitzuan presa. Mankomunitatea osatzen zuten udalerriko biztanleei urteko edozein arotan edateko ura bermatzea zen helburu nagusia.
Uraldietan uholdeak saihesteko elementu oso garrantzitsua da presa, eta 1999an presaren oinean zentral hidroelektrikoa eraiki zenetik energia elektrikoa sortu daiteke, energia berriztagarria.
Presaren edukiera 37.279.625 m3-koa da, eta modu berezian eta aldi baterako 3.742.963 m3-tan handitu daiteke, gainezkabideko uhateak itxiaz.
Urtegiak jasotzen ditu Añarberen arro isurlearen 64 km2-ko ur-ekarpenak, non aurkitzen diren urteko batez besteko prezipitazio handien duten penintsulako hainbat puntu.
Uhateak ixteak ahalbidetzen du, uraldietan urtegiaren edukiera aldi batez handitzea. Segurtasun-kota lortuz gero, hustutze-emaria aldakorra izan daiteke, urtegiaren betetze-mailaren arabera eta uhateen irekitze graduaren arabera.
Eskuinekoak 23 m3/s-ko emaria hustu dezake; ezkerrekoak -bi irekidura dauzkanak- 33 m3/s-ko emaria hustu dezake (0 eta 15eko tartearekin, edo zuzenean 33 m3/s).
Modu jarraian eta derrigorrezkoa izanik, gutxienez 0,33 m3/s-ko emaria isurtzen da ibaira, presatik beheko uretan Añarbe ibaiaren egoera ona mantentzeko xedearekin.
Ezaugarri tekniko nagusiak hauek dira:
Añarbeko presaren helburu nagusia da biztanleriaren ur-hornidura bermatzea, baina uraldietan uholdeetatik babesteko elementu garrantzitsu bat da. Bertan egiten diren maniobrei esker urtegian ur-bolumen handiak gorde daitezke, Urumea ibaia altu dagoenean haiek ibaira iristea saihestuz.
Normalean eta uraldia ez bada asko luzatzen denboran edo hasiera batean aurreikusten zena baino gehiago irauten ez badu, ur hori askatzen da Urumea ibaiaren maila jaisten denean. Añarbe ibaiaren gainean dago eraikia Presa, ez Urumea ibaiaren gainean; hortaz, soilik Añarbe arrotik datozen ur-ekarpenak gorde ditzake, hau da, Urumea ibaiaren emari totalaren %23.
Azken urteetan neurri ezberdinak hartu dira, prezipitazio mardulak gertatzen direnean ur-bolumenak gordetzeko presak duen gaitasuna handitzeko:
Ba al zenekien…1989ko abenduaren 21etik 1990ko maiatzaren 1a bitartean Donostian ur-horniduran mozketak egin behar izan zirela gaueko hamabietatik goizeko seiak arte? Eta Bilbo eta Gasteizen ur-murrizketak 16 hilabete iraun zutela, egunean ia hamabi orduz?
Izan ditzakezun galdera guztiei erantzuteko modu onena zera da, urtero antolatzen ditugun bisita gidatuetan parte hartzea.