Aguas del Añarbe - Añarbeko Urak, S.A.

Elkartea

Elkartea: Añarbe eta bederatzi udalerri

 
Uraren zikloa digitalizatzeko PERTEan planteatutako erronkei aurre egiteko, DIGURBE-Donostialdeko Uraren Zikloaren digitalizazioa proiektua aurrera atera dute Añarbek eta bederatzi udalerrik osatutako elkarteak. Elkarte hau Aguas del Añarbe-Añarbeko Urak, S.A.k (Añarbeko Uren Mankomunitatearen kudeaketarako sozietate publikoa) eta Errenteria, Hernani, Lasarte-Oria, Pasaia, Oiartzun, Astigarraga, Urnieta, Usurbil eta Lezoko udalek osatzen dute; eta, aldi berean, udal hauek Mankomunitateko kide dira. Horrela, uraren zikloa modu integralean kudeatzen duen erakunde bat sortu da.

Añarbek edateko ura hornitu eta hondakin-uren saneamendu eta arazketa zerbitzua ematen die altan udalerriei; hau da, udalei zerbitzua ematen dieten sare primarioez arduratzen da. Eta udalak dira herritarrei azken zerbitzua ematen dizkiotenak, dagozkion udal-zerbitzuen bidez.

Lehen eta bigarren mailako sareen (guztiak eremu geografiko berean daude) arteko erlazio nabariari esker, DIGURBE proiektuko jarduketak zorrotzago eta eraginkorrago egin ahal izango dira.

     

Top