Aguas del Añarbe - Añarbeko Urak, S.A.

Saneamendua

Hondakin-uren jasotzea eta garraioa

Saneamendu-sistemak jasotzen ditu Mankomunitatea osatzen duten hamar udalerrietako etxe eta industrietako hondakin-urak. Halaber, eurialdietan itsasora bideratzen dituzte saneamendu-sareak jaso ezin dituen euri-urak.

Tratatu nahi diren hondakin-urak Donostiako Loiolako HUAra (Hondakin Uren Araztegira) eramaten dira hiru kolektore nagusiren bidez: Santa Katalina (Donostia), Urumea (Urnieta, Hernani, Astigarraga, Usurbil eta Lasarte-Oria) eta Herrera (Pasaia, Lezo, Errenteria eta Oiartzun).

Saneamendu-sareak gehienetan grabitatez funtzionatzen badu ere, hondakin-uren ponpatze-estazioak behar dira kolektoreak sakontasun handian jarri beharra ekiditeko eta urak araztegira bultzatu ahal izateko. Saneamendu-sistema ekaitz-biltegiek osatzen dute, uholdeak ekiditea eta isurketak ibilguetara ez iristea da haien xedea.

  • Sagues-eko HUPE

    Sagues-eko HUPE

  • Zubieta HUPE

    Zubieta HUPE

  • Zubieta kaleko ekaitz-biltegia (Donostia)

    Zubieta kaleko ekaitz-biltegia (Donostia)

  • Kontrol-zentroa

    Kontrol-zentroa

  • Sareak garbitzeko kamioiak

    Sareak garbitzeko kamioiak

  • Ponpatze-estazioa (barrua)

    Ponpatze-estazioa (barrua)

  • Kutxatilen tapa-eredua

    Kutxatilen tapa-eredua

Saneamendu-sareen funtzionamendu zuzenerako beharrezkoa da ikuskapen eta garbiketa lan batzuk egitea, euri-uren harguneetatik edo erabiltzaileek egiten dituzten isurketa desegokien ondorioz sartzen diren hondakin solidoak kentzeko.

arrow download

Saneamendua-sarearen mapa

PDF jaitsi (60Mb)

Ba al zenekien... 1994. urtean onetsia izan zen Añarberen Saneamenduko Eskema Orokorra osatzen duten hondakin-uren saneamendu eta arazketarako azpiegitura nagusien eraikuntzaren kostua 313 milioi eurotik gora izan dela, hau da, 7½ aldiz Donostiako Kursaal eraikinaren kostua?

 

URAREN ZIKLO OSOA

Urak egiten duen ibilbidea, Añarbeko urtegian jasotzen denetik, eta behar den bezala araztu ondoren, itsasora isurtzen den arte, Monpas inguruan urpeko isurbide baten bidez eta 50 metroko sakoneran.

Gehiago jakiteko

 
Top