Potabilizatua izan den ura Petritegiko EUTEn dagoen ur-deposituan (20.000 m3-ko edukiera) biltegiratzen da.
Depositu honetatik ura lau adarren bidez banatzen da, 700 eta 1.200 mm-ko diametroekin, eta guztira ia 54 km-ko luzerarekin, Mankomunitatearen hamar udalerrietan banaturik dauden hogeita bi EUBBen (Edateko Uraren Banaketa Biltegien) bitartez.
Lurraldean sakabanatuta dauden deposituetan gordetzen da ura, udalek euren udal zerbitzuen bidez eta euren bigarren mailako sarearen bidez etxeetara bideratu arte.
Gaur egungo biltegien sareak (azken urteetan eraikia edo erabat berritua) ur-hornidura bi egun eta erdian bermatzen du, sarearen mozketa edo matxura gertatu ezkero.
Udalherria | Biltegi | Edukiera (m3) |
---|---|---|
EUTEn | Petritegi | 20.000 |
Donostia | Amara | 26.000 |
Putzueta | 24.032 | |
Oriaventa | 20.594 | |
Mons | 20.311 | |
Matía | 12.667 | |
Martutene | 6.330 | |
Belartza | 5.607 | |
Elordin | 4.000 | |
Errenteria | Abrin | 9.582 |
Gamongoa | 6.367 | |
Sabara | 1.288 | |
San Marcos | 70 | |
Hernani | Orkolaga | 6.330 |
Aparrain | 50 | |
Lasarte Oria | Sasoeta | 6.464 |
Pasaia | Alaberga | 7.780 |
Kanpitxo | 3.089 | |
Oiartzun | Aranguren | 6.427 |
Lezo | Darieta | 3.189 |
Amezti | 200 | |
Monatxo | 150 | |
Elortegi | 70 | |
Arriaundi | 500 | |
Urnieta | Otxotegi | 3.926 |
Goikoetxe | 1.500 | |
Oiamar | 1.200 | |
Armuntto | 550 | |
Lizarratxope | 80 | |
Usurbil | Larbain | 2.452 |
Astigarraga | Astigarraga | 3.622 |
Santiagomendi | 254 | |
Ermita | 208 | |
GUZTIRA | 204.929 |
Ur eskaera gelditu gabe gutxitzen joan da azken hamarkadetan, bai Añarbeko hornidura-sareetan nola, eta batez ere, udalen sareetan egin diren inbertsioei esker (biltegiak berritu, jarioak ezabatu, hoditeriak berritu, eta abar).
1994. urtean udalei hornitutako bolumena 42.181.326 m3-koa izan bazen, ordutik jaisten joan da eta 2023an 24.373.042 m3-koa izan zen, hortaz, %42 jaitsi da hogeita lau urtetan.
Eskaeraren murrizketa horren ondorioz baliabide naturalen erabilera gutxitu egin da (ez ura bakarrik, baita ere energia, erreaktibo kimikoak, etab.) eta biztanleriaren hornidura bermea, berriz, igo egin da.
Hornidura-sarearen mapa
Ba al zenekien... ur eskaeraren azken urtetako murrizketa Mankomunitatea osatzen duten bi udalerri nagusien (Donostia eta Errenteria) ur-kontsumoaren berdina dela, eta hortaz, ondorioa haien balizko desagertzearen antzekoa dela?
Urak egiten duen ibilbidea, Añarbeko urtegian jasotzen denetik, eta behar den bezala araztu ondoren, itsasora isurtzen den arte, Monpas inguruan urpeko isurbide baten bidez eta 50 metroko sakoneran.