2018ko martxoaren 9an indarrean sartu zen Sektore Publikoko Kontratuen Legea (SPKL), eta honek asko aldatu zuen administrazioen, sektore publikoko erakundeen eta botere esleitzaileen erlazionatzeko era enpresa lizitatzaileekin.
Hasteko, AUSAren lizitazio-deialdi guztiak Euskadiko Kontratazio Publikoaren Plataformaren bidez argitaratzen dira. Plataforma horren bitartez kontsulta daitezke eta bilatu beste administrazio, erakunde eta botere esleitzaileen lizitazioak, bai erkidegoan bai estatu mailan. Plataforma honen bidez, lizitatzaileek AUSAren edo beste erakundeen lizitazioetan harpidetu daitezke, eta horrela plataformak berak jakinaraziko die, horretarako adierazi duten emailaren bidez, lizitazioetan gerta daitekeen edozein aldaketa. Plataformara sar daitezke ondorengo loturen bidez:
Bestalde, SPKLak xedatzen du lizitazioak elektronikoki egiteko derrigortasuna, eta ondorioz lizitazioaren izapidetze osoa baliabide elektronikoen bidez egin beharko da (eskaintzak aurkeztu, plikak ireki, jakinarazpenak, etab.), beraz interesa duten enpresek euren eskaintzak elektronikoki aurkeztu beharko dituzte. Lizitazio elektronikoaren sistema erabiltzeko baldintzak I Eranskinean ageri dira eta, aldi berean, Euskadiko Kontratazio Publikorako plataformaren webgunean eskuragarri daude (Elektronikoki lizitatzeko baldintzak).
Une honetan AUSAk lanean dihardu funtzionalitate hori bere lizitazio-prozeduretan jasotzeko eta, horrela, gure deialdietan enpresen parte hartzea errazteko. Lizitazio elektronikoak Eusko Jaurlaritzaren lizitazio elektronikoaren plataformaren bidez izapidetuko dira, esteka honen bidez:
Bestetik, eta enpresetan (pertsona autonomoak barne) eragina izan dezakeen nobedade garrantzitsu gisa, lizitazio elektronikoetan edo zenbait lizitazio-prozeduretan parte hartu ahal izateko, 2018ko irailaren 9tik aurrera derrigorrezkoa da lizitatzailea Euskadiko Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistroan inskribatua egotea.
Euskadiko Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistrora sarbide zuzena:
Euskadiko lizitatzaileen erregistrora sarbidea
Euskadiko Kontratazio Publikorako plataformak gidaliburuak ditu enpresentzat eskuragarri:
Gainera, plataforman bertan aurkitu daitezke izapide arrunten bideoak Trebakuntza-bideoak
Halaber, Euskadiko Kontratazio Publikoen plataformak enpresentzat ikastaroak antolatzen ditu Aurrez aurreko ikastaroak, Kontratazio Elektroniko Publikoaren Sistemaren ikuspegi orokor bat emateko eta dituen aplikazioak modu egokian erabiltzen ikusteko.
1. Kontratazio-prozedurak izapidetzeko lizitazio elektronikoaren sistema erabili ahal izateko eskakizunak (agiri/eskaintzen igortzea, kontratuen sinatzea, jakinarazpenen jasotzea, …)
1.1. Baldintza administratiboak
a) Ziurtagiri digitala edukitzea: lizitazio elektronikoaren sistemara sartzeko eta eskaintzak eta kontratuak sinatzeko beharrezkoa da Eusko Jaurlaritzak baimendutako ziurtagiri digital bat izatea.
Gaur egun, hauek dira Eusko Jaurlaritzak onartzeko dituen ziurtagiri elektronikoak:
b) Aldi berean, egoera hauetakoren batean egon beharko da:
1.2. Baldintza teknikoak:
Elektronikoki lizitatzeko bete behar diren baldintza teknikoei buruzko informazioa ondorengo estekan aurkitu daiteke:
Elektronikoki lizitatzeko betekizun teknikoak
2. Lizitazio elektronikoaren plataformara sarbidea:
http://www.contratacion.euskadi.eus
II. JAKINARAZPEN ETA KOMUNIKAZIO ELEKTRONIKOA
Jakinarazpen eta komunikazio elektronikoak Euskadiko Kontratazio Publikorako Plataformaren Egoitza Elektronikoaren bidez egingo dira. Jakinarazpen edo komunikazio bat igortzen den bakoitzean, enpresak abisua jasoko du helburu horretarako eman duen posta elektronikoaren helbidean.