Aguas del Añarbe - Añarbeko Urak, S.A.

Arazketa

Ingurumena zaintzen

2005ean Loiolako HUA (Hondakin-uren araztegia) abian jarri zenetik, asko hobetu da itsasertzaren ingurumen-kalitatea Monpasen, non urteetan Mankomunitatearen eremuko etxeetako eta industrietako hondakin-urak inolako tratamendurik gabe itsasoratuak izan diren.

HUAk gehienez 4.500 l/s-ko emaria tratatzeko ahalmena du; alde batetik, saneamendu-sareko hiru kolektore nagusitik araztegira iristen diren hondakin-urak tratatzen ditu (uraren lerroa) eta bestetik, arazketa-prozesuan sortzen diren lohiak (lohien lerroa).

Hondakin-uren arazketa honela egiten da: aurretratamenduaren bidez (esekita dauden solidoak bahetuz eta harea eta koipea kenduz), tratamendu biologikoa (uretan disolbatuta dagoen materia organikoa ezabatuz) eta dekantazioaren bidez. Araztegitik irteten den ura Mompasera bideratzen da isurbide baten bidez.

  • Bista orokorra

    Bista orokorra

  • Kontrol eraikina

    Kontrol eraikina

  • Aurretratamendua

    Aurretratamendua

  • Tratamendu biologikoa

    Tratamendu biologikoa

  • Digestio anaerobioa

    Digestio anaerobioa

  • Biogasaren biltegia

    Biogasaren biltegia

  • Lohien deshidratazioa

    Lohien deshidratazioa

  • Lohien lehortze termikoa

    Lohien lehortze termikoa

  • Aire garbitua barreiatzeko gailua

    Aire garbitua barreiatzeko gailua


Arazketa-prozesuan sortzen diren lohiak HUAn tratatzen dira, hondakin-uraren zikloa modu jasangarrian itxiaz: lohiak loditu, haien digestio anaerobioa eta deshidratazioa egin ondoren, arazketa-prozesuan sortzen diren lohien %100 lehortu egiten da eta batez ere Nafarroako soroetara bidaltzen da ongarri gisa (lekale, olibo eta arto soroetara). Gainera, lohien tratamenduan sortzen den biogasa plantan bertan erregai gisa erabiltzen da energia elektriko berriztagarria sortzeko.

Araztegiak 40 milioi m3 hondakin-ur tratatzen ditu urtean, 430.000 biztanle baliokideren zama-kutsatzailearekin, zeinak 4.500 tona lohi sortzen duten, haien materia lehorra %95ekoa delarik.

Araztegiak lau desodorizazio-estazio ditu (133.500 m3/h-ko gaitasunarekin), aurretratamendu, dekantazio, loditze eta deshidratazio gunetan aire konfinatua garbitzeko, eta horrela araztegi inguruan molestiarik ez eragiteko.

¿Ba al zenekien… nahiz eta saneamendu- eta arazketa-zerbitzuek energia asko behar izan, Loiolako araztegian instalatuta dagoen kogenerazio-zentralak nahikoa energia sortzen duela sistema osoa hornitzeko?

 

URAREN ZIKLO OSOA

Urak egiten duen ibilbidea, Añarbeko urtegian jasotzen denetik, eta behar den bezala araztu ondoren, itsasora isurtzen den arte, Monpas inguruan urpeko isurbide baten bidez eta 50 metroko sakoneran.

Gehiago jakiteko

 
Top