Aguas del Añarbe - Añarbeko Urak, S.A.

Isurketen kontrola

Hondakin-uren laborategiak egiaztatuko du saneamendu-sarean jasotzen diren isurketek (batez ere industrialak) Mankomunitatearen Isurketen Erregelamendua betetzen duten, eta Loiolako araztegitik irteten den efluenteak Ur Agentziak emandako isurketa-baimenean ezarritako mugak betetzen dituen.

Horretarako, urtero milaka lagin hartzen dira industria nagusietan, saneamendu-sareetan eta Loiolako araztegiko arazketa-prozesuen fase ezberdinetan.

 
arrow download

Mankomunitatearen isurketen erregelamendua

PDF deskargatu

Laborategiak, beste instalazio batzuen artean, laborategi fisiko-kimiko bat du (sekzio hauekin: konposatu organikoak, metalen azterketa ICP-MS batekin eta oinarrizko tresneria) eta mikrobiologiako laborategia, lan-gela eta inkubazio guneak dituena.

  • Isurketen kontrola

    Isurketen kontrola

  • Zicuñaga paper-fabrikako kontrol-estazioa

    Zicuñaga paper-fabrikako kontrol-estazioa

  • Ur araztuaren isurketa Monpas-en

    Ur araztuaren isurketa Monpas-en

Gure inguruko industria nagusietan hondakin-uren zazpi kontrol-estazio ditugu. 2001. urteaz geroztik, Añarbeko Urak-ek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Monpaseko itsasertzaren egoeraren eta ingurumen-bilakaeraren jarraipena egiten dute urtero. Helburua da, azken urteotan saneamenduan eta arazketan egin diren inbertsioen ondorioak ezagutzea.

Urak behar bezala tratatuak izan ondoren itsasora isurtzearen ondorioz Monpas inguruko itsasoaren egoera 2010. urtetik asko hobetu da.

 

URAREN ZIKLO OSOA

Urak egiten duen ibilbidea, Añarbeko urtegian jasotzen denetik, eta behar den bezala araztu ondoren, itsasora isurtzen den arte, Monpas inguruan urpeko isurbide baten bidez eta 50 metroko sakoneran.

Gehiago jakiteko

 
Top