Aguas del Añarbe - Añarbeko Urak, S.A.

Eginkizuna, ikuspegia eta balioak

Eginkizuna

Bere lurralde esparruan ur-hornidura, saneamendu eta arazketa zerbitzu publikoak gardentasunez, partaidetza bultzatuz eta gertutasunez ematea, beti ere kalitate eta berme handienarekin. Hori lortzeko, profesional, teknologia eta baliabide hoberenak eskuratuko ditu sozietateak, gehiengo efizientzia energetikoarekin eta ingurumenaren zaintza handienarekin.

Ikuspegia

Ur zerbitzuak eta horiekin zerikusia duten zerbitzuen kudeaketa osoa egiten duen Gipuzkoako erreferentziazko entitate publikoa izatera iritsi, ingurumenari dagokionez jasangarria eta ekonomikoki efizientea izango den baliabideen kudeaketa baten bidez lurraldearen beharrei erantzunez.

Baloreak

Vocación de servicio público

Zerbitzu publikoaren zaletasuna

Gure zerbitzuak jasotzen dituen biztanleriaren zerbitzari publikoak sentitzen gara.

Mejora continua y flexibilidad

Hobetze etengabea eta malgutasun

Gure antolakuntzan eta gure inguruan gertatzen diren aldaketetara egokitzen gara, beti ere gure eginkizuna hobetzeko asmoarekin.

Transparencia y participación

Gardentasuna eta partaidetza

Gure lana betetzeaz gain, interesa duen guztiari gure jarduera, ekimen eta emaitzei buruzko informazio zehatza eta ulergarria ematen diogu.

Cooperación y coordinación

Lankidetza eta koordinazioa

Beste batzuekin eta taldean egiten dugu lan helburu komunak lortzeko, bai gure artean nola beste erakundeekin eta kanpoko profesionalekin elkar lanean.

Amabilidad, cortesía y educación

Adeitasuna, kortesia eta heziketa

Gurekin harremana dutenei arreta eta adeitasuna adieraziz egiten dugu lan, eta konponbide egokienak eskaintzen saiatzen gara, gureganako sentimendua baikorra izan dadin.

Profesionalidad y responsabilidad

Profesionaltasuna eta erantzukizuna

Gure jardueraren ezaugarriak behar dute izan: erantzukizuna, dedikazioa, disziplinarteko ezagutza, puntualtasuna, efikazia eta ausardia.

Plan estrategikoa

2026-2030 Plan Estrategikoak finkatzen ditu Aguas del Añarbe-Añarbeko Urak, SAren etorkizuna eta zuzenbidea eta zazpi helburu nagusi ditu:

Jasangarritasun finantzarioa

Sozietatearen finantza-iraunkortasuna bermatzea, etorkizunean bere iraunkortasuna eta egonkortasuna ahalbidetzeko.

Zerbitzuaren bermea

Zerbitzuak ematearen kalitatea, segurtasuna eta fidagarritasuna bermatzea, azpiegitura kritikoak ziurtatuz eta legezko betebeharrak zorrotz betez.

Azpiegitura ezin hobeak

Añarbeko sistema eta azpiegitura hidraulikoen ustiapena eta mantentzea optimizatzea.

Jasangarritasun energetikoa

Jasangarritasun Energetikoaren Legetik, Trantsizio Energetikoaren Legetik eta Hondakin Uren Zuzentarauaren transposiziotik eratorritako betebeharrak betetzea lortzea.

Gardentasuna

Gardentasuna, partaidetza eta komunikazio soziala eta entitatearen ingurunearekiko harreman instituzional onenak ziurtatzea.

Kudeaketaren hobetzea

Enpresaren kudeaketa, jarduerak eta barne-harremanak optimizatzea.

Eraldaketa digitala

Teknologia berriak enpresaren arlo guztietan integratzea, prozesuak optimizatzeko eta zerbitzua hobetzeko.

 

50 URTEKO HISTORIA

Añarbe ibaiaren urtegiko uren udal mankomunitatea” 1968. urtean sortu zen, edateko uraren hornidura sistema orokor bat osatzeko xedearekin; ondoren hondakin-uren saneamendura eta arazketara zabaldu zena…

Irakurtzen jarraitu

 
Top