Aguas del Añarbe - Añarbeko Urak, S.A.

Isurketa-baimen eskaera edo berritzea

Isurketa baimena eta berritzea

Izapidetzearen deskribapena

Añarbeko Uren Udal Mankomunitateak saneamenduko goi-sarera isurtzeko baimena, bere baitan biltzen dituen udalerrietan ezarria: Donostia / San Sebastián, Errenteria, Hernani, Lasarte-Oria, Pasaia, Oiartzun, Lezo, Urnieta, Usurbil eta Astigarraga.

Isurketa-baimena eskatzaile bakoitzak lortu behar du, bere hondakin-urak saneamendu-sare publikora isuri ahal izateko.


Nork eskatu behar du?

Hondakin-urak sortu eta zuzenean saneamendu-sarera isurtzen dituen jarduera baten titular den pertsona fisiko edo juridikoak (erabiltzaileak).

Behar den dokumentazioa

Eskaera-inprimakia: isurketa egiten duen jarduera adieraziko da eta isurketaren izaera, inprimakian adierazten den dokumentazioa atxikiz.

Deskargatu inprimakia

Noiz eskatu Baimena?

  • Jarduera industrialaren hasieran.
  • Jarduera industrialaren prozesuan aldaketak daudenean.
  • Jardueraren hasierako kontsezioa emateko Udalak baimena eskatzen duenean.
  • Azken Isurketa-baimena lortu zenetik bost urte igarotzerakoan, haren berritzea eskatu beharko da.

Ordaindu beharrekoa

Erabiltzaile guztiek ordaindu beharko diote Mankomunitateari, Aguas del Añarbe-Añarbeko Urak, SAren bitartez, saneamendu-sarera isurtzeko Baimena izapidetzeagatiko tasa.

Isurketa-Baimenaren izapidetzeagatiko tasa dagokion ordenantzan 1 eranskinean dago arautua.

Prozeduraren pausoak

Hasierako baimenak

  1. Eskaeraren erregistroa eta dokumentazio guztia egiaztatu.
  2. Añarbeko Kalitate Kontroleko teknikariak enpresaren ordezkariekin jarriko dira harremanetan eta, beharrezkoa bada, instalazioak bisitatuko dira.
  3. Kalitate Kontrol arloaren proposamen-txostena, Baimena emateari edo ez emateari buruz.
  4. Baimena ukatu ezkero, jakinarazpena igorriko zaio eskatzaileari hartu behar dituen neurriak adierazteko.
  5. Baimena eman ezkero, telefonoz edo emailez jakinaraziko zaio erabiltzaileari eta faktura igorriko zaio dagokion tasa ordaindu dezan.
  6. Tasa ordaindu ondoren, Isurketa-baimena Correos edo posta elektroniko bidez igorriko zaio.

Baimen berritzeak

  1. Eskaeraren eta dokumentazioaren erregistroa.
  2. Añarbeko Kalitate Kontroleko teknikariak enpresaren ordezkariekin jarriko dira harremanetan eta, beharrezkoa bada, instalazioak bisitatuko dira.
  3. Berritzea emateari edo ez emateari buruz Kalitate Kontrol arloaren proposamen-txostena.
  4. Berritzea ukatu ezkero, jakinarazpena igorriko zaio eskatzaileari hartu behar dituen neurriak adierazteko.
  5. Berritzea eman ezkero, telefonoz edo emailez jakinaraziko zaio erabiltzaileari eta faktura igorriko zaio dagokion tasa ordaindu dezan.

Tasa ordaindu ondoren, Isurketa-baimena Correos edo posta elektroniko bidez igorriko zaio.

Izapidetzearen arduraduna

Kalitate Kontrol arloa (Hondakin-uren Zerbitzua).

Araudia


Eremua derrigorrez bete behar da
Eremua derrigorrez bete behar da
Eremua derrigorrez bete behar da
Eremua derrigorrez bete behar da
Ha de adjuntar el impreso
Eremua derrigorrez bete behar da

Agiriak

  • INPRIMAKIA
    Eskaera honek eskatzen du inprimakiaren pdf-a behar bezala sinatua eta zigilatua aurkeztea.

Aurkezteko erak

  • On-line
    On-line inprimakia
  • posta elektronikoa
    info@agasa.eus
  • Presentziala
    Astelehenetik ostiralera 8:00etatik – 14:00etara
    AUSAren bulego nagusiak
    Errotaburu Pasalekua, 1, 6. solairua
    20018 Donostia
Top