Aguas del Añarbe - Añarbeko Urak, S.A.

Berritu dira Añarbeko gobernu-organoak

Berritu dira Añarbeko gobernu-organoak

Martin Ibabe, zinegotzi donostiarra, izango da Mankomunitateko Presidente berria

Añarbeko Uren Mankomunitateko Presidente gisa, Donostiako Udaleko zinegotzi den Martin Ibabe izendatu da, hura osatzen duten hamar udalek -maiatzeko hauteskundeen ondoren- izendatu zituzten 17 ordezkarien artetik.

Presidenteordetza Eneritz Arruti, Lezoko zinegotziaren esku geratu da, eta Urnietako Udaleko Jorge Segurado izango da gordailuzain berria.

Hautatuak izan dira baita ere, Mankomunitatearen sozietate kudeatzaile den Aguas del Añarbe-Añarbeko Urak, SAren Administrazio-Kontseiluko bederatzi kideak, non Batzarrean ordezkaritza duten talde-politiko guztiek beren ordezkaria izango duten. Martin Ibabe eta Lasarte-Oriako alkate den Agustín Valdivia Kontseiluko Presidente eta Presidenteorde izango dira, hurrenez hurren.

Mankomunitateko Batzarrak, Gestión de Centrales del Añarbe, SA sozietaterako ordezkariak hautatu ditu ere bai. Sozietate hori 1993an sortu zen, eta gaur egun honela dago osatua: Añarbeko Urak (%70) eta Energiaren Euskal Erakundea-EVE (%30), eta azken urtetan energia berriztagarri eta eraginkorren ekoizpenean zenbait programa garatu ditu Mankomunitatearen esparruko azpiegituretan.

Izendapen-akordio guztiak adostasunez eta aho batez onetsi dira.

Erronka nagusiak

Batzarrak eta Administrazio Kontseiluak erronka garrantzitsuei egingo diete aurre hurrengo laurtekoan, besteak beste:

Mankomunitatearen gobernu-organoek, Añarbeko Urak-eko teknikarien zuzendaritza pean, erronka garrantzitsuei egin beharko die aurre datorren laurtekoan: ingurumena, ekonomia eta kudeaketari dagozkienak. Hona hemen erronka nagusiak:

  • Azpiegituretan inbertsio berriak egitea: nabarmentzekoa da Behe-ubidearen alternatiba eraikitzea (30 milioi euro), Trantsizio Ekologikoko Ministerioarekin lankidetzan, bai eta Loiolako hondakin-uren araztegiaren etorkizuneko handitzearen definizioa eta plangintza ere.
  • Uraren ziklo integralean digitalizazioa bultzatzea, kudeaketa hobetzeko, eraginkortasuna handitzeko, gardentasuna handitzeko, hornidura-sareen galerak murrizteko eta ingurumen-helburuak betetzen aurrera egiteko.
  • Autosufizientzia energetikoan aurrera egin, energia berriztagarria sortzen duten zentral berriak instalatuz ( hidraulikoak, fotovoltaikoak, etab.) eta azpiegituren optimizazio energetikoaren bidez.
  • Herritarrak kontzientziatzeko kanpainak egitea, komun-ontzia arduraz erabiltzeko (paper-zapiak edo bestelako kutsatzaileak botatzea saihesteko, hala nola botikak, pinturak, norberaren garbitasuneko produktuak, etab.), baita iturriko ura ere zaintzeko, klima-aldaketak izan ditzakeen ondorioen aurrean.

Añarbeko Uren Mankomunitatearen Batzarreko kideen zerrenda

2023-2027 

Udalerria

Ordezkaria

Kargua

Donostia /
San Sebastián

Martin Ibabe Eceiza

Presidentea (*) (**)

Kerman Orbegozo Uribe

 

Carlos García Hernandez

(*) (**)

Ane Oyarbide Ochoa

(*)

Errenteria

Bernardo Lemos Taberna

 

Yolanda Martín Marcos

(*)

Hernani

Ainara Atorrasagasti Urizar

 (*)

Urko Lazkoz Fernandes

 

Lasarte-Oria

Agustín Valdivia Calvo

(*) (***)

Jon Antxordoki Rekondo

(*) (**)

Pasaia

Iraitz Pazos Lapido

 

Julen Rodríguez Aboy

 

Oiartzun

Joana Mendiboure Garaiar

 

Astigarraga

Aitor Güemes Oyarbide

 

Urnieta

Jorge Segurado Iriondo

Gordailuzaina (*)

Usurbil

Ainhoa Arrozpide Landa

 

Lezo

Eneritz Arruti Osanbela

 Presidenteordea (*) (**)

 (*) Aguas del Añarbe-Añarbeko Urak, Sako kontseilari izendatua izan da baita ere

(**) Gestión de Centrales del Añarbe, Sako kontseilari izendatua izan da baita ere

(***) Aguas del Añarbe-Añarbeko Urak, SAko presidenteorde izendatua izan da baita ere

Top