Urte hidrologiko berria Añarbeko urtegian ur-erreserba handienarekin hasi da 2011. urtetik, ohi baino bigarren seihileko (apirila-iraila) euritsuagoari esker.
Urte hidrologikoan erregistratutako prezipitazioa azken 52 urteetako batez bestekoaren berdina izan bada ere (2.064 l/m2), azken hori modu desberdinean gertatu da: normalean lehen seihilekoan (urria-martxoa) bigarren seihilekoan (apirila-iraila) baino euri gehiago egiten du. Baina azken urte honetan kontrakoa gertatu da: lehenengo seihilekoan 864 l/m2 jaso ziren, eta bigarrenean 1.200 l/m2.
Urte hidrologikoa |
Lehenengo seihilekoa (2022ko urria-2023ko martxoa) |
Bigarren seihilekoa (2023ko apirila-2023ko iraila) |
Guztira |
2022/2023 |
864 |
1.200 |
2.064 |
Batez beste |
1.224 |
840 |
2.064 |
Ondorioz, urtegiaren maila ohi baino altuagoa da egun hauetan. Zehazki, betetze-ehunekoa % 87,1ra igo da, azken hamarkadako batez bestekoa baino hamabi puntu handiagoa.
Urte hidrologikoak prezipitazioen aldakortasuna izan du ezaugarri, azken mende erdiko hilabete lehor eta euritsuenetako batzuk txandakatuz. Hala, maiatza (422 l/m2) eta ekaina (220 l/m2) izan ziren Añarbeko erregistroetako lehen eta hirugarren hilabete euritsuenak, ohi baino euri gehiago egin baitzuten. Hala ere, egoera hori urriko edo otsaileko euri txikiekin konpentsatu da.
Azken finean, ur-hornidura bermatuta dago, Añarbeko arroak Penintsula osoan urteko batez besteko prezipitazio handiena duen eremuetako bat izaten jarraitzen duelako, eta urteko ur-eskaria 24 milioi m3 inguruan egonkortu delako 2013tik, aurreko urteetan eskaria nabarmen jaitsi ondoren hornidura-sareak hobetzeko inbertsioek eraginda.
Prezipitazioak Añarbeko presan (l/m2)
Urtea | Hilabetea | Aurten | Batez beste | Diferentzia |
2022 |
Urria | 42 | 173 | -76% |
Azaroa | 328 | 259 | +27% | |
Abendua | 78 | 197 | -60% | |
2023 |
Urtarrila | 253 | 227 | +11% |
Otsaila | 58 | 182 | -68% | |
Martxoa | 105 | 185 | -43% | |
Apirila | 178 | 190 | -6% | |
Maiatza | 422 | 174 | +143% | |
Ekaina | 220 | 115 | +91% | |
Uztaila | 55 | 110 | -50% | |
Abuztua | 197 | 127 | +55% | |
Iraila | 128 | 125 | +2% | |
GUZTIRA | 2.064 | 2.064 |