Aguas del Añarbe - Añarbeko Urak, S.A.

Berritu dira Añarbeko gobernu-organoak

Berritu dira Añarbeko gobernu-organoak

Jaime Domínguez-Macaya, zinegotzi donostiarra, izango da Mankomunitateko Presidente berria 

Datorren lau urtekoan erronka garrantzitsuei egin beharko zaie aurre: ingurumena, ekonomia eta kudeaketari dagozkienak

 

Añarbeko Uren Mankomunitateko Presidente gisa, Donostiako Udaleko zinegotzi den Jaime Domínguez-Macaya izendatu da, hura osatzen duten hamar udalek -maiatzeko hauteskundeen ondoren- izendatu zituzten 17 ordezkarien artetik.

Presidenteordetza Jexux Leonet, Oiartzungo alkatearen esku geratu da, eta Urnietako Udaleko Jorge Segurado izango da gordailuzain berria.

Hautatuak izan dira baita ere, Mankomunitatearen sozietate kudeatzaile den Aguas del Añarbe-Añarbeko Urak, SAren Administrazio-Kontseiluko bederatzi kideak, non Batzarrean ordezkaritza duten talde-politiko guztiek beren ordezkaria izango duten. Jaime Domínguez-Macaya eta Lasarte-Oriako alkate den Jesús Zaballos Kontseiluko Presidente eta Presidenteorde izango dira, hurrenez hurren.

Mankomunitateko Batzarrak, Gestión de Centrales del Añarbe, SA sozietaterako ordezkariak hautatu ditu ere bai. Sozietate hori 1993an sortu zen, eta gaur egun honela dago osatua: Añarbeko Urak (%70) eta Energiaren Euskal Erakundea-EVE (%30), eta azken urtetan energia berriztagarri eta eraginkorren ekoizpenean zenbait programa garatu ditu Mankomunitatearen esparruko azpiegituretan.

Izendapen-akordio guztiak adostasunez eta aho batez onetsi dira.

Erronka nagusiak

Mankomunitatearen gobernu-organoek, Añarbeko Urak-eko teknikarien zuzendaritza pean, erronka garrantzitsuei egin beharko die aurre datorren laurtekoan: ingurumena, ekonomia eta kudeaketari dagozkienak. Hona hemen erronka nagusiak:

  • Azpiegituretan inbertsio berriak gauzatu, beste administrazio publikoekin batera:
  • Hornidura: Garrantzitsuena, Beheko Kanalaren Alternatibaren eraikuntza da (24,1 milioi euro), Trantsizio Ekologikoko Ministerioarekin egingo dena.
  • Saneamendua:
  • Esparru-Akordioa egikaritzea (Ur Agentzia eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin), Añarberen esparruan saneamenduko azpiegiturak eraikitzeko (21,6 milioi euro).
  • Loiolako araztegiaren etorkizuneko handitzea definitu eta planifikatu.
  • Saneamendu-sarearen kontrol eta kudeaketa hobetzen jarraitu (isurketen eta gainezkatzeen kontrola) gure ibaien eta itsasertzaren ingurumen osasuna hobetuz.
  • Komuna modu egokian erabil dezaten hiritarrei zuzenduriko kanpainak egiten jarraitu, toalla higienikoak edo kutsatzaile ezberdinak komunetik bota ez daitezen (botikak, pinturak eta bernizak, drogak, norberaren garbitasunerako produktuak, etab.)
  • Azkenik, autosufizientzia energetikoan aurrera egin, energia berriztagarria sortzen duten zentral berriak instalatuz ( hidraulikoak, fotovoltaikoak, etab.) eta azpiegituren optimizazio energetikoaren bidez.

 

Añarbeko Uren Mankomunitatearen Batzarreko kideen zerrenda

2019-2023 

Udalerria

Ordezkaria

Kargua

Donostia /
San Sebastián

Jaime Domínguez-Macaya Laurnaga

Presidentea (*) (**)

Jaione Hervás Sáez de Arregui

(*) (**)

Marisol Garmendia Beloki

 

Miguel Ángel Díez Bustos

(*) (**)

Errenteria

Bernardo Lemos Taberna

 

José Manuel Ferradás Freijo     

(*)

Hernani

Koro Etxeberria Tolosa

 

Estibaliz Aldeiturriaga Amuriza

 

Lasarte-Oria

Jesús Zaballos de Llanos

(*)

Jon Antxordoki Rekondo

(*)

Pasaia

Izaskun Gómez Cermeño

(*)

Koldo Pérez Domínguez

(*)

Oiartzun

Jexux Leonet Elizegi

Presidenteordea (*) (**)

Urnieta

Jorge Segurado Iriondo 

Gordailuzaina

Usurbil

Lur Etxeberria Gurrutxaga

 

Lezo

Miguel Ángel Sánchez Antúnez

 

Astigarraga

Aitor Güemes Oyarbide

 

 (*) Aguas del Añarbe-Añarbeko Urak, Sako kontseilari izendatua izan da baita ere

(**) Gestión de Centrales del Añarbe, Sako kontseilari izendatua izan da baita ere

Top