Martxan jarri zenetik, 2005eko uztailean, Loiolako HUA (Hondakin uren araztegia) ingurumena hobetzeko ezinbestekoa den lana egiten ari da: Gipuzkoako biztanleen ia erdiaren etxeetako eta industrietako hondakin-urak garbitu eta araztu.
Araztegia zerbitzuan jartzea mugarri bat izan zen Monpas-eko itsaslabarren ingurumenean, ia erabat hondatuta zegoen itsasgunean lehengo habitata berreskuratzea lortu zen.
HUA eraikitzeko behar izan zen inbertsio handiaz gain (42 milioi euro), azken urteetan inbertsio osagarriak egin dira instalazioak hobetzeko, 15 milioi euro hain zuzen ere. Ingurumen gaietan betekizunak areagotzen ari direnez, datozen urteetan garrantzisko inbertsioak egingo dira araztegian, hura handitzeko eta bertatik irteten den efluente araztua isurketa-baldintza berrietara egokitzeko.
Bitartean, araztegiaren ondotik igarotzen denak, laster aldaketa nabarmena ikusiko du araztegiaren kanpoko itxuran: Añarbeko Urak-eko Administrazio-Kontseiluak onetsi du hiru digestore zilindrikoen estaltzea, Jesús Jáuregui artistaren interbentzioarekin.
Muntaia egin ondoren, aipaturiko hormigoizko gorputz horien azalera irudi erakargarri eta original batez estaliko da, hondakin-urek araztegian jasotzen duten tratamendua gogora ekarriko duena.
Interbentzio artistiko honen xedea da: digestoreen azalera handia (digestoreen diametroa 29 metrokoa da eta altuera 6,6 metrokoa; lotzen dituen gorputz zentralaren oinplano oktogonala 7,25 metrolo luzera du eta 7,3 metroko altuera) eta duen kokapena erabiltzea jendeak araztegiari buruz duen pertzepzioa aldatzeko; irudi industrial batetik kalitatezko erreferentzia bisual batera pasatzea, hau da, zerbitzuak ematen dituen erakunde publiko batek gaur egun izan behar duena.
Itxura hobetuz gain, estalki berriak zilindroen azalera (araztegia eraiki zenean agerian utzi zen hormigoia) babestuko du eta gorputz zentralaren kanpoaldea euriak eta beste atmosfera-agenteek denboraren poderioz kaltetu ez dezaten. Aldi berean, digestoreei isolamendu termikoa emango die, haien prozesuaren efizientzia energetiko handituz.
“Eskuak eta bizitza”
Jesús Jáuregui-ren lanak “Eskuak eta bizitza” du izena eta giza-eskuak eta ura ageri dira, araztegian burutzen den arazketa-prozesuaren protagonista den ura. Ur garbiaz arduratzen eta zaintzen ari diren esku batzuen irudia, biztanleen eta ingurumenaren zerbitzura araztegian egiten den lanaren metafora grafiko oso egokia da.
Beraz, helburua da, biztanleriari azaltzea araztegia “Uraren Ospitale” gisa, hau da, teknika, energia eta, batez ere, langileen esfortzu profesionalari esker, bertara iristen den ur “gaixoa” edo kutsatua “sendatzen” den lekua; bere egoera ekologiko onera (Uraren Europar Direktibaren terminologia) itzuliz itsasora isuri aurretik.
Digestoreen estaldura berria jarri aurretik oso kaltetuak zeuden kanpoko paramentuak saneatu egin behar izan dira, pitzadura asko zeuden bai igaro diren urteengatik bai gertakari atmosferikoengatik. Amaitu diren birgaitze lanen eta orain egiten ari diren estaldura eta interbentzio artistikoaren lanen zenbatekoa 517.817 €-koa izango da.