Mikel Pagola Urnietako alkateak eta Maije Zelaia Añarbeko Uren Mankomunitateko Presidenteak, gaur goizean lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, bi xede dituena: alde batetik, Ergoien poligonoko saneamenduko obrak gauzatzea eta, bestetik, edateko uraren zenbait instalazioen eskualdatzea.
Lehenengoari esker, Lekun errekara gaur egun egiten diren hondakin-uren isurketak ezabatu egingo dira, eta Loiolako araztegira bideratuko dira, bertan araztu eta ondoren itsasora isurtzeko. Ondorioz errekaren ingurumen-kalitatea hobetuko da.
Saneamendu-obren hasiera (1.041.730 € aurrekontuarekin) datorren maiatzerako aurreikusten da eta Udalaren eta Añarberen artean finantzatuko dira, %16,27 eta % 83,73 hurrenez hurren. Gauzatze-epea zazpi hilabetekoa da.
Hitzarmen honi esker, gaur egun Udalak kudeatzen dituen eta Adarra mendi ingurutik hornitzen diren hornidura-sareko zenbait instalazio Añarberi eskualdatuko zaizkio, Añarbe sistemarekin zerikusirik ez dutenak. Modu honetan, hornidura-sarea ia erabat Añarbe-sarearen barruan jasota geratuko da eta Urnietako biztanleek euren etxeetan ezaugarri berdineko edateko ura kontsumituko dute.
Eskualdatuak izango diren instalazioak hauek dira: Armuntto, Oiamar eta Goikoetxea, hala nola Erratzuko ponpatze-estazioa eta azpiegitura horiek lotzen dituzten zenbait ubide. Instalazioak jaso ondoren, Añarbeko Urak-ek hurrengo urteetan azpiegitura horiek zabaldu eta birgaitzeko behar diren inbertsioak egingo ditu.
Azkenik, hornidura-sarearen berritzearen ondorioz Añarberen ponpatze-estazioa (Lasarte-Oriara sartzeko errepide ondoan dagoena) ezabatu ahal izango da, Babilonia inguruaren garapena erraztuz.