Donostiako Udala eta ETS, San Martin kalean egitera doazen obrak aprobetxatu nahi ditu Añarbeko Urak-ek Ibaetako HUPEtik (hondakin-uren ponpatze-estaziotik) irteten den saneamenduko eroanbide nagusiaren bi zati berri gauzatzeko.
Euria gogor samar egiten duenean, hiriko erdiguneko saneamendu-sareak asko mugatzen du bertatik igaro dezakeen emaria, sarea unitarioa baita.
Aurreikusten diren 600 mm-ko diametroko bi hodien zati berrien eraikitzeari esker (eta gainontzeko zatiak egin ondoren) emari handiagoa garraiatu ahal izango da, zeina zuzenean Santa Katalina HUPEra eramango den, hiriko erdiguneko sare sekundariotik igaro beharrean.
Lehen zatia egingo da, San Martin eta Zubieta kaleetako zirkulazio noranzkoa aldatzeko helburuarekin udalak egingo dituen obrekin batera. Lehen zati honetan, hodi bikoitza jarriko da, La Perla eta General Lersundi eta San Martín kaleen arteko bidegurutzearen artean. Inbertsioa 574.979 €-koa izango da.
Bigarren zatia egin ahal izango da, Eusko Trenbide Sarea metroaren obren baitan San Martin kalean (Urbieta eta Hondarribia kaleen artean) egiten ari den obrei esker.
Aldi berean, Añarbeko Urak-ek enkargatu ditu dagoeneko aurrerago egingo diren zatiak: General Lersundi eta Urbieta kaleetan, eta Hondarribia eta Santa Katalina HUPE artean, aurrerago eremu horietan egin litezkeen jarduketekin batera gauzatzeko asmoarekin.