Aguas del Añarbe - Añarbeko Urak, S.A.

Ur-eskaria ia %5 jaitsi da alarma-egoeran

Ur-eskaria ia %5 jaitsi da alarma-egoeran

Jardueren murrizketaren ondorioz, Petritegiko tratamendu-estaziotik hornitutako ur bolumena ere murriztu egin da. Instalazio horretatik Gipuzkoako biztanleriaren %45 hornitzen da.

Bestalde, Añarbek biztanleei arduraz jardutea eskatzen dio eta toailatxo higienikoak komunetik ez botatzea eskatzen dio.

Añarbeko Uren Mankomunitateari egiten zaion ur-eskaria ia %5 jaitsi da alarma-egoera deklaratu zenetik. Petritegiko EUTEtik (edateko uraren tratamendu estazioa) Gipuzkoako biztanleen %45 hornitzen da eta bertatik irteten den ur-emaria 798 l/s-tik 763 l/s-ra murriztu da.

Murrizketaren arabera kontsumo jaitsiera aldatzen joan da. Jaitsiera handiena gertatu zen funtsezko jarduera guztiak bi astez eten zirenean, murrizketa %6,6ra iritsi zen (745 l/s).

Aste Santuaren ondoren, berriz, eskaria igo egin zen, egungo 779 l/s-ra iritsi arte (krisiaren aurreko egoerarekiko %2,4-ko murrizketa).

Nahiz pertsonen eta etxeen garbiketarako ur-kontsumoa igo, baita negozioena ere,  jarduera ekonomikoaren murrizketak eragin handiagoa izan du ur-kontsumoan.

Toailatxoek eragindako buxadurak saihestea

Azken asteetan toailatxo higienikoen salmenta %30 eta 40 artean igo da, Nielsen aholkularitzak dioen arabera, eta horrek buxadura gehiago eragin lezake saneamendu sareetan, haiek erabili ondoren komunetik botatzen badira.

Toailatxo higieniko horietako asko hodiak buxatzen dituzten mikrofibrak erabiliz fabrikatzen dira, eta ez dira uretan degradatzen. Garbiketarako ekipoak auzo-erkidegoetara edo saneamendu-sare publikoetara behin eta berriz bidaltzea ekiditeko, toailatxo horiek zaborrontzira bota behar dira.

Añarberen inguruko udalerriek osatzen duten ingurune hiritar batean, urtean eta pertsona bakoitzeko 10 kg hondakin jaso daiteke. Oztopatze horiek kolektoreak taponatu ditzakete edo hondakin-uren ponpaketa-estazioak gelditu, eta ondorioz hondakin-urak inguruko ibai edo erreketan eta itsasoan bukatu dezakete. Toailatxoak komunetik botatzeak sareen mantentzea garestitu egiten du, 4 eta 6 euro pertsonako eta urteko, hori Gipuzkoan 3,5 milioi euro izan daiteke.

Top