Aguas del Añarbe - Añarbeko Urak, S.A.

Urte hidrologikoa % 8 prezipitazio gehiagorekin amaitu da

Urte hidrologikoa % 8 prezipitazio gehiagorekin amaitu da

Iraileko prezipitazio handiei esker, urtegiaren maila igo egin da eta ohikoa baino ia bi puntu gorago dago.

 

Aurtengo urte hidrologikoa (2023ko urritik 2024ko irailera) azken berrogeita hamahiru urteetako batez bestekoa baino % 8 prezipitazio-maila handiagoarekin itxi da: guztira 2.234 l/m2 jaso dira, hau da, urteko batez bestekoa (2.064 l/m2) baino 170 litro gehiago.

Azaroa, abendua eta otsaila izan dira hilabeterik euritsuenak: 355, 290 eta 320 l/m2, hurrenez hurren. Neguko hilabeteetan ohikoa den bezala, euri-jasa horiek gorakada handiak eragin dituzte, eta uholdeak prebenitzeko prebentziozko hustuketekin konpentsatu dira. Zehazki, azaroaren 21etik martxoaren 12ra bitartean 31 milioi m3 (hau da, ia urtegi oso bat) hustu ziren modu kontrolatuan eta prebentzioz, eta presaren egoeraren sei parte igorri ziren.

Urteko gainerako hilabeteetan, urtegia batez bestekotik oso gertu egon da. Aurtengo iraileko euri ugariek (235 l/m2 eta hileko batez bestekoa baino % 88 gehiago) urtegiaren maila igo egin dute, garai honetan ohikoa dena baino ia bi puntu gorago (% 79,1).

Azken finean, ur-hornidura bermatuta dago, Añarbeko arroak Penintsula osoan urteko batez besteko prezipitazio handiena duen eremuetako bat izaten jarraitzen duelako, eta urteko ur-eskaria 24 milioi m3 inguruan egonkortu delako 2013tik, aurreko urteetan eskaria nabarmen jaitsi ondoren hornidura-sareak hobetzeko inbertsioek eraginda.

Prezipitazioak Añarbeko presan (l/m2)

Urtea Hilabetea      Aurten         Batez beste     Diferentzia       

 2023     

Urria 124 173 -28%
Azaroa 355 259 +37%
Abendua      290 197 +47%

 2024         

Urtarrila 143 228 -37%
Otsaila 321 182 +76%
Martxoa 143 185 -23%
Apirila 92 189 -51%
Maiatza 205 174 +18%
Ekaina 165 115 +43%
Uztaila 65 110 -41%
Abuztua 96 127 -24%
Iraila 235 125 +88%
GUZTIRA 2.234 2.064  +8%
Top