Aguas del Añarbe - Añarbeko Urak, S.A.

Añarbe sistemako ura, PFAS gabea

Añarbe sistemako ura, PFAS gabea

Aztertutako lehen laginen emaitzen arabera, uretan ez dago mota horretako kimiko sintetikorik, urtegiko ingurune natural pribilegiatuari esker.

Laborategia uretan konposatu mota horiek detektatzeko beharrezko ekipoekin hornitu da, eta hasierako inbertsioa milioi erdi euro ingurukoa izan da.

Perfluoroalokatutako eta polifluoroalokatutako substantziak (PFAS, ingelesezko sigletan) 4.700 agente kimiko sintetiko baino gehiago dituen taldea da. Industria-prozesuetan eta kontsumo-produktuetan asko erabili dira azken hamarkadatan, eta denboran zehar metatzen dira ingurumenean eta gizakietan. PFASak oso iraunkorrak dira ("betiko kimikoak" esaten zaie) eta osasun-arazoak eragin ditzakete.


Adituak gehien kezkatzen dituen kutsaduretako bat giza kontsumorako urari eragin diezaiokeena da. Horregatik, araudi berriak uretan PFASen presentzia zaintzera behartzen ditu erakunde hornitzaileak. Zorionez, Petritegiko edateko uren estazioaren irteeran hartutako laginen analisien emaitzen arabera, Añarbe sistemako urak ez du PFASik. Urtegia dagoen ingurune natural pribilegiatuan jarduerarik ez egoteak Añarbeko uraren kalitatea gorena izatea laguntzen du.


Ur-laginak oraingoz kanpoko laborategi batera bidaltzen badira ere, Añarbeko Urak-ek dagoeneko erosi ditu konposatu mota horiek uretan detektatzeko behar diren ekipo sofistikatuak, milioi erdi euro inguruko inbertsioarekin (horiei ekipoen urteko mantentze-gastuak gehitu behar zaizkie, 50.000 €-koak, baita material suntsikorra, pertsonala eta abar ere). Datozen hilabeteetan ekipoak zerbitzuan jartzea aurreikusten da eta, horretarako, beharrezkoa da dagokion analisi-metodoa garatzea, baliozkotzea eta ezartzea.

Añarbeko Urak, EurEau (Ur Zerbitzuen Elkarte Nazionalen Europako Federazioa) eta AEAS (Ur eta Saneamendu Horniduren e Espainiako Elkartea) elkarteekin bat etorriz:

  • Erabat babesten du PFASen debeku osoa eta unibertsala, hurrengo hamarkadetan ingurumenean duten presentzia gutxituko dela bermatzeko. Arazoaren jatorrian jardutea komeni da, eta ez arazoa konpontzen saiatzea gero, PFASak ingurumenetik ezabatuz milioi askoko inbertsioen bidez.
  • Era berean, kutsatzen duenak ordaintzen duenaren printzipioaren alde egiten du: substantzia kutsatzaileak ekoizten eta merkaturatzen dituztenak sustatu behar dira, alternatiba seguruagoak gara ditzaten. Kontsumitzaileek ez dituzte beren gain hartu behar ingurumen-kalteari aurre egiteko kostuak, bereziki edateko ura bermatzeko tratamendu gehigarriak behar badira.
Top